Skip links
PROIEKTUA ABIAN

Εχοπια - Dokumentala

Muxutrock rock taldearen eta Zaporeak gobernuz kanpoko erakundeko bolondresen arteko lankidetzan sortutako elkarrizketen ondorioz, Greziara joateko eta errefuxiatuekin gertatzen ari dena bertan egiaztatzeko egitasmoa sortu zen.

Horrela, 5 laguneko talde bat elkartu ginen, musika taldeko ordezkari bat, bi boluntario eta bi kamera, egoera dokumentatzeko.

Lesbosen eta Atenasen izan gara, hainbat GKErekin lankidetzan: Zaporeak, SOS Refugiados, Help Your Neighbour. Era berean, beste erakunde batzuetako koordinatzaileen, Yoga and Sport for Refugees eta When We Band Together, InterSOS…

Errefuxiatuei, kazetariei eta abarri elkarrizketak eginez, ahalik eta ikuspegi osoena izateko. Daukagun materialarekin dokumental bat egingo dugu, eta espero dugu lehenbailehen prest izatea gizarteari aurkezteko.

Gogotik kontatuko dugu bizi izan dugun esperientzia, baita errefuxiatuek Grezian bizi duten errealitatea ere.

Explore
Drag